-FAQs-

Ohiko galderak

Ez, ikastetxean bertan emandako ikasturte osoan matrikulatuta egon beharko du ikasleak, erregimen arruntean.

Ez, ikastetxean bertan emandako ikasturte osoan matrikulatuta egon beharko du ikasleak, erregimen arruntean.

becasfp.fundacionrepsol.com webgunean eskuragarri dagoen inprimakia bete behar da eskaera egiteko.

Bai, baina ikasleak horren berri eman beharko du online inprimakian.

2018ko urriaren 16era arte.

2018ko uztailaren 2tik urriaren 16era bitartean aurkez daiteke eskaera.

Beka eskatzeko, hurrengo udalerrietako batean kokaturiko ikastetxeetako batean matrikulaturik egon, aldez aurretik izena eman edo plaza erreserbatu beharko da: A Coruña, Arteixo, Cartagena, La Unión, Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbena, Puertollano, Tarragona, Reus, Valls eta Vila-seca.

Bai, baldin eta ikasleak oinarri legaletan xedatutako baldintzak betetzen baditu.

Zure Eremu Pribatua edo HelpDesk-a erabil ditzakezu zure zalantza helarazteko.

Ez da posta arruntez zein elektronikoz edo bestelako bideez iristen den eskaerarik aintzat hartuko. Online plataformaren bidez egindako eskaerak soilik onartuko dira.

Ikasleak beka eskatzeko arrazoien azalpena.

Erreklamazioak online plataformaren bidez aurkeztuko dira (Ikaslearen Eremu Pertsonala - Komunikazioak atala), idazki bat Hautespen-batzordeari helaraziz. Erreklamazioak aurkezteko epea komunikazio-mezua jaso eta 5 egun baliodunekoa izango da.

Programaren kudeatzaileekin jar zaitezke harremanetan HelpDesk zerbitzua erabiliz.

Ez da Deialdiaren oinarriei modu hertsian jarraitzen edo “Erantsi beharreko agiriak” atalean zehaztutako agiri guztiak ez dituen eskaerarik onartuko. Aipatutako agiriren bat falta bada edo horietakoren batean forma-akatsen bat badago, eskaera bertan behera geratuko da.

Ikasleak banku-txeke izenduna jasoko du aipatutako zenbatekoen truke. Txekea eskaera-inprimakian adierazitako helbidera bidaliko da posta arruntez.

Ikasleari posta elektronikoaren bidez jakinaraziko zaio aurre-esleipena. Jakinarazpena jasotakoan, ikasleak Onarpen Agiria sinatuta eta eskaneatuta bidali beharko du, gehienez 5 eguneko epean. Agiri hori aipatutako epean jaso ezean, beka jasotzeko eskubidea galduko da. Ikasleak beste mezu elektroniko bat jasoko du, oraingoan bekaren esleipen formalaren berri emateko.

Bai, kontsultatu daiteke, baina ezin izango da inola ere aldatu.

Ikasleak bi epetan jasoko du bekaren ordainketa: lehenengoa azaroan eta bigarrena hurrengo urteko urrian, ikasleak heziketa-modulu guztiak gainditu dituela egiaztatzen duen ikasketa-espedientea bidali ostean.

Horrez gain, 2018ko deialdian beka jaso duela azaltzen duen ziurtagiria eska dezake ikasle bekadunak.

Ikasleak ez du beken ordainketaren bigarren zatia jasoko, 500 eurokoa, alegia.

Ikasleak eskaera bidali izanaren baieztapena jasoko du posta elektronikoaren bidez.

“Berreskuratu pasahitza” atalean berreskura daiteke.

Bai, 2016ko deialdian beka jaso duela azaltzen duen ziurtagiria eska dezake ikasleak. Plataformaren “Komunikazioak” atalean eskatu eta posta arruntez bidaliko da.

Edozein gailutatik; plataforma, gainera, AA erabilerraztasun-mailara egokituta dago.

Ikasleak izena ematean aurkeztutako datuen eta dokumentazioaren egiazkotasunaren ardura hartzen du; bestela, horien zehaztasunik ezen nahiz aurkakotasunen ondorioz sor litezkeen erantzukizunak bere gain hartu beharko ditu. Emandako datuak faltsuak badira, lehen aipatutako agiriren bat falta bada edo horietakoren batean akatsen bat badago, eskaera bertan behera geratuko da; eta dagoeneko beka esleitu bada edota diru-laguntza eman bada, esleipena baliogabetu eta ikasleak jasotako zenbatekoa itzuli beharko du, bai eta kasuan kasuko berandutze-interesak ere.

  • Beka bat eskatu.
  • Eskaeraren egoera kontsultatu.
  • Edozein gorabeheraren berri eman.
  • Eskatutako agiriak erantsi.
  • Kontsulta bat egin edo laguntza eskatu.

Bai, beste edozein bekarekin bateragarria da; hala ere, ikasleak horren berri eman beharko du online inprimakian.

Ikasleak izena ematean aurkeztutako datuen eta dokumentazioaren egiazkotasunaren ardura hartzen du; bestela, horien zehaztasunik ezen nahiz aurkakotasunen ondorioz sor litezkeen erantzukizunak bere gain hartu beharko ditu. Emandako datuak faltsuak badira, eskaera bertan behera geratuko da; dagoeneko beka esleitu bada edota diru-laguntza eman bada, esleipena baliogabetu eta ikasleak jasotako zenbatekoa itzuli beharko du, bai eta kasuan kasuko berandutze-interesak ere.

  • Helburu bererako beste beka batzuk lortzea, edozein administrazio, erakunde publiko edo pribatuk esleituta ere.
  • Matrikula bertan behera uztea edo ikastetxean baja hartzea.
  • Beka esleitzeko unean aintzat hartutako baldintzak edonola aldatzea.

Komunikazioak erabiltzailearen kontuaren bitartez egingo dira, “Komunikazioak” atalean.

Agiri hauek bidali beharko dira, PDF edo irudi (.jpg, .gif) formatuetan. Fitxategi bakoitza ezingo da 2 MB baino handiagoa izan.

  • Matrikula, aldez aurretiko izen-ematea edo plaza-erreserba adierazitako udalerrietako ikastetxeren batean.
  • Heziketa-zikloan sartzea ahalbidetzen duten ikasketak egin diren ikastetxeak jaulkitako ikasketa-espediente ofiziala.
  • NANa edo AIZa.

Eta aurreikusitako kasuetan hala badagokio:

  • Familia-liburua
  • Desgaitasun-ziurtagiria (% 33koa edo handiagoa)
  • Aitaren, amaren, bien edo tutoreen langabezia-ziurtagiria(k)
  • Ikaslearen langabezia-ziurtagiria
  • Erretiro-prestazioren ziurtagiria(k)
  • Beste beka bat lortu izanaren ziurtagiria

Ikasketa-espedientearen batez besteko nota kalkulatzea: Erdi Mailako Heziketa Zikloan (EMHZ) edo Goi Mailako Heziketa Zikloan (GMHZ) sartzeko ikasleek lortutako ikasturte amaierako zenbaki-kalifikazioekin kalkulatzen da, 0-10 bitarteko eskalan eta baremo honen arabera:

  • Ohorezko matrikula: 10 puntu
  • Bikain: 9 puntu
  • Oso ongi: 7,5 puntu
  • Nahiko edo gai: 5,5 puntu
  • Gutxi, aurkeztu gabea edo ez-gai: 2,5 puntu
  • ez da Erlijioa irakasgaia kontuan hartuko, ezta zenbaki-kalifikaziorik ez duten irakasgaiak ere (gai, baliozkotuta, salbuetsita).

Batez besteko nota aritmetikoa = erdietsitako puntuak guztira zati irakasgai kopurua (bi hamartarrekin).

Baldintzetako bat 1982eko abenduaren 31 eta gero jaio izatea da, hots, 2018an 35 urte edo gutxiago izatea.

Beka bi epetan ordainduko da: lehen epea azaroan, 300 eurokoa, eta bigarrena hurrengo urteko urrian, 500 eurokoa, ikasleak heziketa-modulu guztiak gainditu dituela egiaztatzen duen ikasketa-espedientea bidali ostean. Ahal izanez gero, ordainketak banku-transferentzia bitartez egingo dira, bidalitako agiriak originalak diren egiaztatu ondoren.