GURE KONPROMISOA

Lanbide Heziketarako Beken programa Repsol Fundazioaren ekimena da, Repsol Petróleo, S.A. eta Petróleos del Norte (Petronor) erakundeekin elkarlanean.

Prestakuntza- eta heziketa-eskari berriez arduratzeko daukagun konpromisoaren barne kokatzen da programa hau. Horren helburua da heziketa profesionala hezkuntza-aukeratzat sustatzea eta erraztea, eta ondorioz, Repsol eta Petronor industriguneen eragin-eremuko ikasle gazteen enplegagarritasuna eta laneratzea erraztea.

Guztira, LH-rako 100 beka emango dira, eta bakoitzak 800 €-ko laguntza ekonomikoa jasoko du.

Esandako diru-laguntzak deialdian zehaztutako erdi-mailako eta goi-mailako adar-profesionaletan ikasketak egiten dituzten ikasleei bideratuta daude

Eskainitako bekaren bat eskatzeko interesa duten ikasleek Repsol-ek eta Petronor-ek A Coruñan, Arteixon, Cartagenan, La Uniónen, Puertollanon, Tarragonan, Reusen, Vallsen, Vila-secan, Abanto-Zierbenan, Muskizen eta Zierbenan dituzten industriguneetako zonaldearen inguruko udalerrietan dauden ikastetxetan matrikulaturik egon behar dira.