DEIALDIAREN OINARRI LEGALAK - LANBIDE HEZIKETARAKO BEKAK

2017/18 ikasturtea

 

AURKIBIDEA

  1. Beken helburua

  2. Hautagaiek bete beharreko baldintzak

  3. Beken zenbatekoa eta banaketa

    1. Beken ordainketa

    2. Egiaztatzea

  4. Eskaeren aurkezpena eta epeak

    1. Eskaera eredua eta aurkezpeneko dokumentazioa

    2. Aurkezpen epea

  5. Hautespena eta beken esleipena

    1. Baldintza orokorrak

    2. Beken esleipenerako irizpideak

    3. Erreklamazioak

  6. Bekadunen betebeharrak

    1. Oinarriak onartzea

  7. Datuen tratamendua

  8. Prozesuaren egutegia

 

 

1) BEKEN HELBURUA

 

Lanbide Heziketarako Beken Programa Repsol Fundazioaren ekimena da, honako erakunde hauekin lankidetzan:

 

Lanbide Heziketako beken helburua da heziketa profesionala hezkuntza-aukeratzat sustatzea eta erraztea, eta ondorioz, gazteen enplegagarritasuna eta laneratzea erraztea.

 

Guztira 100 beka banatuko dira, Repsolen esku dauden Cartagena, A Coruña, Puertollano eta Tarragonako eta Petronorren esku dagoen Muskizeko industriguneetako honako 12 udalerrietan kokatutako ikastetxeetan matrikulatutako ikasle gazteen artean:

Helburua ikasleei heziketa gastu errealekin laguntzea da: hortaz, beken banaketa, besteak beste, mota honetako gastuak ordaintzeko erabiliko da: heziketa-kuota arautuak; garraioa; tailerretako beharrezko tresnak; eskolarako materiala; testuliburuak; kualifikazio agirien kostuak (doakoak ez badira), jantoki edota mantenu gastuak ordutegi eragozpenak baleude; ikastetxearen zerbitzu osagarrien kuotak: familientzako laguntza zentroak, ikastetxearen zerbitzu medikoa, liburutegia, eskola-txartela eta hezkuntza-plataformak.

 

Beka hauek izaera publiko edo pribatuko instituzio edo erakunde publikoek esleitutako beste bekekin bateragarriak dira, baina ikasleak horren berri eman beharko du.

 

2) HAUTAGAIEK BETE BEHARREKO BALDINTZAK

 

Beka eskatu nahi duten ikasleek honako baldintzak bete behar dituzte:

  1. www.becasfp.fundacionrepsol.com webgunean eskuragarri dagoen eskaera-inprimakia egiazko datuekin betetzea, eskatutako agiriak eransteaz bat.

  2. Honako udalerriren batean kokaturiko ikastetxeetako batean Lanbide Heziketako irakaskuntzan matrikulaturik egotea, aldez aurretik izena eman izatea edo plaza erreserbatu izana: A Coruña, Arteixo, Cartagena, La Unión, Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbena, Puertollano, Tarragona, Reus, Valls eta Vila-seca.

  3. 1981ko abenduaren 31 eta gero jaio izatea.

  4. Erdi edo Goi Mailako Heziketa Zikloetako batean (EMHZ edo GMHZ, hurrenez hurren) matrikulatzea ahalbidetzen duten titulu akademikoa izatea nahiz kasuan kasuko sarrera-probak edo egokitze-ikastaroak gainditu izatea. Beka berritzekotan, 2017/18 ikasturtearen aurreko urteko modulu profesional guztiak gainditu izana

  5. Ikastetxean bertan emandako ikastaro osoan matrikulatuta egotea, erregimen arruntean. Ezin izango dute beka eskuratu Lantokiko Prestakuntzarako nahitaezko praktikak (LP), LH Dualeko eta/edo proiektu-modulua soilik egingo duten ikasleek. Beka berritzeko eskubidea galduko dute aurreko ikasturtean zehar bekarako sarbidea eman zien heziketa zikloari dagozkion modulu profesional guztietan matrikulaturik ez zeuden ikasleak.

  6. Ikasturtea errepikatzen ez egotea.

 

Desgaitasunak dituzten pertsonak gizarteratzeko eta laneratzeko Repsol taldeak eta bere Fundazioak duten konpromisoari jarraiki, industriagune bakoitzaren inguruko eremu geografikoan beken % 10 gordeko da % 33ko edo gehiagoko desgaitasun-maila duten pertsonentzat, baldin eta gainerako baldintzak betetzen badituzte.

 

Oharrak:

* Ez da beharrezkoa izango ikaslea aipatutako udalerrietan erroldatuta egotea

* Ikaslearen nazionalitatea ez dago mugatuta (Espainiakoa, Europako Erkidegokoa edo Europako Erkidegotik kanpokoa)

* Ez da baztergarria izango ikasleak beste goi mailako edo unibertsitate titulu bat izatea

* Beka hau izaera publiko edo pribatuko instituzio edo erakunde publiko batek esleitutako beste bekekin bateragarriak da

3) BEKEN ZENBATEKOA ETA BANAKETA

 

Guztira 100 beka banatuko dira, 20 Bilbao-Petronor, Cartagena, A Coruña, Puertollano eta Tarragonako industrigune bakoitzean, eta honako zenbateko hauekin:

 

Lanbide-arloak

Bekak ondorengo lanbide-arloetako ikasleei emango zaizkie:

 

Bekaren erabilera 2017/18 ikasturtean hasiko da. Beka ikasturte bakar bati aplikatuko zaio, baina Repsol Fundazioak, Repsol Petróleo-k eta Petronor-rek 2017/18 ikasturtean emandako bekak 2018/19 ikasturtean berritzeko aukera eskaintzen dute, ikasleek heziketa-zikloarekin jarrai dezaten, baldin eta deialdi berrian izena ematen badute eta ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

 

3.1. Beken ordainketa

 

Behin ikaslea hautatuta, diru-laguntzaren zenbatekoa honela eskuratuko du:

Ikasleak modulu profesional guztiak gainditu ez baditu, ikastetxean baja eman badu edo matrikula baliogabetu baldin bada, ez du bigarren ordainketa honen transferentzia jasoko.

 

Eremu geografiko bakoitzeko Erdi Mailako Heziketa Zikloetako ikaslerik onena eta Goi Mailako Heziketa Zikloetako ikaslerik onena hirurehun euroko (300 €) hobari gehigarria jasoko dute 2017ko urrian, beren ahalegina aintzatesteko, baldin eta 8,5eko batez-besteko nota gainditu badute. Hainbat pertsona ikasle onenatzat hartzea erabakitzen bada horiek guztiek kalifikazio bera dutelako, hobaria denen artean banatuko da.

 

Ahal izanez gero, ordainketak banku-transferentzia bitartez egingo dira, bidalitako agiriak originalak diren egiaztatu ondoren eta onuradunak sinatutako beka onartzearen dokumentua jaso ondoren.

 

Beka Programaren erakunde sustatzaileek ez dute inolako erantzukizunik hartzen aipatutako zenbatekoen ordainketaren atzerapenari dagokionean, onuradunak beharrezko dokumentazioa eta informazioa epez kanpo bidaltzen badu. Ikaslea adingabekoa bada edo banku-kontu propioa ez badu, familiakoa baizik, zenbatekoei dagokion banku-txeke izenduna eskuratuko du, eskaera-inprimakian adierazitako helbidera postaz arruntez bidalita.

 

Ikasle bekadunek eskuratuko dituzten zenbatekoei dagokienez, Repsol Fundazioak kasu bakoitzean beharrezkoak diren zerga-atxikipenak egingo ditu, zerga-araudi aplikagarriari jarraiki.

 

3.2 Egiaztatzea

 

Repsol Fundazioak eta Industriguneek ikasle bekadun bakoitzaren izenean beka-onuradun izanaren ziurtagiri bat luzatu ahal izango dute.

 

Ziurtagiri hau online plataforma erabiliz eskatu beharko da (Ikaslearen Eremu pertsonala - Komunikazioak atala), eta ikasleak ziurtagiria eskaera-inprimakian adierazitako helbidean jasoko du, posta arruntez.

 

 

4) ESKAEREN AURKEZPENA ETA EPEAK

 

4.1. Eskaera eredua eta aurkezpeneko dokumentazioa

 

Eskaera www.becasfp.fundacionrepsol.com web orrian eskuragarri dagoen inprimakia betez egin beharko da, eta honako dokumentazio hau erantsita izan beharko du, PDF edo irudi (.jpg, .gif), formatuan eta fitxategi bakoitza ezingo da 2 MB baino handiagoa izan:

 

  1. Matrikula, aldez aurretiko izen-ematea edo plaza-erreserba adierazitako udalerrietako ikastetxeren batean.

  2. Heziketa-zikloan sartzea ahalbidetzen duten ikasketak egin diren ikastetxeak jaulkitako ikasketa-espediente ofiziala.

  3. NANa edo AIZa

 

Aurreikusitako kasuetan egokia izatekotan, honako dokumentuak eskaneatu eta erantsiko dira, PDF edo irudi (jpg, gif) formatuan eta fitxategi bakoitza ezingo da 2 MB baino handiagoa izan:

 

  1. Familia liburua

  2. Desgaitasun-ziurtagiria (% 33koa edo handiagoa)

  3. Aitaren, amaren, bien edo tutoreen langabezia-ziurtagiria(k)

  4. Ikaslearen langabezia-ziurtagiria

  5. Erretiro-prestazioren ziurtagiria(k)

  6. Beste beka bat lortu izanaren ziurtagiria.

 

Behin inprimakia bete eta "Erantsi beharreko agiriak" atalean zehaztutako agiri guztiak erantsi izana, ikasleak bere eskaera online bidaltzeko aukera izango du. Informazioa eta erantsitako dokumentazioa kontu handiz berrikustea gomendatzen dugu; izan ere, eskaera bidali eta gero ezingo da aldaketarik egin edo dokumentazio gehiagorik erantsi. Soilik online plataformaren bidez bidalitako dokumentazioa onartuko da.

 

Ez dira onartuko oinarri hauek erabat jarraitzen ez dituzten eskaerak. Bertan zehaztutako baldintzak betetzen ez dituzten hautagaiak, bai eta eskatutako datu guztiak eman ez dituzten, eskatutako dokumentazioa erantsi ez duten edo eskaera modu okerrean edo datu faltsuekin bete dituzten eskatzaileak ere deuseztatuko dira.

 

Ez da posta arruntez zein elektronikoz edo bestelako bideez iristen den eskaerarik aintzat hartuko.

 

Ikasleak izena ematean aurkeztutako datuen eta dokumentazioaren egiazkotasunaren ardura hartzen du; bestela, horien zehaztasunik ezen nahiz aurkakotasunen ondorioz sor litezkeen erantzukizunak bere gain hartu beharko ditu.

 

Emandako datuak faltsuak badira, lehen aipatutako agiriren bat falta bada edo horietakoren batean forma-akatsen bat badago, eskaera bertan behera geratuko da.

 

Eskaera aurkezte hutsak honako Lanbide Heziketarako Beken Deialdiko Oinarri Legalak guztiz eta erreparorik gabe onartzen dituzula esan nahi du.

 

4.2. Aurkezpen epea

 

2017ko uztailaren 1etik urriaren 16era bitartean aurkez daiteke eskaera.

 

Bekaren eskaera zehaztutako epealdiaren barne egin beharko da eta epe horretatik kanpo edo esandakoez besteko bideak erabiliz bidalitako eskaerak deuseztatuko dira.

 

5) HAUTESPENA ETA BEKEN ESLEIPENA

 

Beken hautaketa eta esleipen prozesua konkurrentzia lehiakorreko erregimenean aurrera eramango da. Hori dela eta, inskripzio guztiak aldi berean eta irizpide berberak erabiliz ebaluatuko dira, aurkeztutako ikasle guztiak aukera berdinak dituztelarik.

 

Beken esleipena Hautespen-batzorde batek egingo du, dagokion Industrigunearen 2 ordezkarik eta Repsol Fundazioaren 2 ordezkarik osatua. Batzorde horrek jasotako eskaerak eta dokumentazioa ebaluatuko ditu eta bekak deialdi honetarako ezarritako eta argitaratutako irizpideei jarraiki esleituko ditu.

 

Hautespen-batzordeak beken esleipena bete gabetzat eman dezake, osorik nahi zati batean, hautaketa baldintzak eta irizpideak betetzen dituzten hautagaiak falta badira.

 

Deialdian ezarritako epea amaitu ondoren, eta deskribatutako prozesuari jarraiki, Hautespen-batzordeak ikasle bakoitzari posta elektronikoaren bidez beken aurre-esleipena eta esleipen formala jakinaraziko dio.

 

Behin beka aurre-esleiturik, eta esleipen jakinarazpenean adierazitako epearen barne, ikasleak honako hau bidali beharko du online plataforma erabiliz:

 

Hautagaiek dokumentu hau norbere Eremu Pertsonalean deskargatzeko aukera izango dute. Behin sinatuta eta eskaneatuta, PDF edo irudi (jpg, gif) formatuan, eta fitxategi bakoitzaren gehienezko tamaina 2 MB izanik, ikasleak plataforma erabiliz bidali beharko du, Komunikazioak ataletik. Dokumentazio hau bidaltzeko, hautagaiak 5 eguneko epea izango du aurre-esleipenaren jakinarazpena jasotzen duenetik. Izapide hau ezarritako epean burutzen ez badu, hautagaiak beka-eskubidea galduko du. Bekaren lehen ordainketa egiteko, aurretik dokumentu hau jaso behar izango da.

 

Behin izapide horiek buruturik, hautatutako hautagaiak bekaren esleipenaren berrespena eskuratuko du posta elektronikoz.

 

5.1. Beken esleipenerako irizpideak

 

Beken esleipenak puntuazio sistema bat jarraitzen du, honako irizpide hauen arabera. Beken esleipenerako hautagai bakoitzari emandako amaierako puntuazioa hurrengo elementu barematuen batura izango da, hurrengoari jarraiki:

 

Puntuak guztira

100

puntu

Irizpide akademikoak

gehienez 40

puntu

Irizpide ekonomikoak

gehienez 30

puntu

Bestelako egoera pertsonalak eta/edo familia-egoerak

gehienez 30

puntu

 


 

Irizpide akademikoak: gehienez 40 puntu

Ikasketa-espedientearen batez-besteko nota aritmetikoa baloratuko da

 

Irizpide akademikoak

40

gehienez

Batez-besteko nota ≥ 9,5

40

puntu

Batez-besteko nota 9,4 eta 8,5 bitartean

30

puntu

Batez-besteko nota 8,4 eta 7,5 bitartean

20

puntu

Batez-besteko nota 7,4 eta 6,5 bitartean

10

puntu

Batez-besteko nota 6,4 eta 5,0 bitartean

5

puntu

 

Beharrezko agiriak: heziketa-zikloan sartzea ahalbidetzen duten ikasketak egin diren ikastetxeak jaulkitako ikasketa-espediente ofiziala.

 

Irizpide ekonomikoak: gehienez 30 puntu

Hurrengo zirkunstantziak baloratuko dira:

 

Egoera ekonomikoa

30

gehienez

Guraso edo tutore legal langabetuak

10

gehienez

Aita edo ama (edo tutore) langabetua

5

puntu

Aita eta ama langabetuak*

10

puntu

Guraso edo tutore legal pentsiodunak

10

gehienez

Aita edo ama (edo tutore) pentsioduna

5

puntu

Aita eta ama pentsiodunak*

10

puntu

Ikasle langabetua edo lan bilaketa aktiboan

10

puntu

Beste beka baten onuradun izatea (kasu honetan, beste laguntzak izatea zigortuko da)

(-5)

puntu

*familia gurasobakarrak aita eta amaren egoera horietara parekatzen dira

 

Beharrezko agiriak: langabezi eta erretiro prestazioaren ziurtagiria(k) eta beste beka bat jaso izanaren ziurtagiria.

 


 

Bestelako egoera pertsonalak eta/edo familia-egoerak: gehienez 30 puntu

Hurrengo zirkunstantzia pertsonalak baloratuko dira:

 

Bestelako zirkunstantziak

30

gehienez

LHko lehen titulaziorako edo goi mailako ikasketetarako sarbidea

2

puntu gehienez

Motibazio pertsonala

8

puntu gehienez

Egoitzaren/etxebizitzaren eta ikastetxearen arteko distantzia

5

gehienez

> 50 Km

5

puntu

50 - 20 km

4

puntu

20 - 10 km

3

puntu

10 - 5 km

2

puntu

< 5 km

1

puntu

Haurrak bere ardurapean dituzten ikasleak

5

gehienez

2 seme-alaba edo gehiago

5

puntu

Seme-alaba 1

3

puntu

Familia ugaria edo 2 seme-alaba edo gehiago dituen familia gurasobakarrak

5

puntu

Zurztasuna edo etxebizitza gurasobakarrak

5

gehienez

Zurztasun osoa

5

puntu

Guraso bateko zurztasuna edo etxebizitza gurasobakarrak

3

puntu

 

Beharrezko agiriak: familia liburua, motibazio gutuna

 

5.2. Erreklamazioak

 

Ikasleen hautaketari edo hautaketa ezari buruzko erreklamazioak online plataformaren bidez aurkeztuko dira (Ikaslearen Eremu Pertsonala - Komunikazioak atala), idazki bat Hautespen-batzordeari helaraziz. Horretarako, ikasleek 5 egun balioduneko epea izango dute, bekaren aurre-esleipena edo aurre-esleipen eza jakinarazten duen posta elektronikoa jaso ondoren. Epe bera erabiliko da amaierako esleipen edo esleipen ezari buruzko erreklamazioei dagokienean.

 

Hautespen-batzordeak bideratuko ditu erreklamazioak, eta ikasleari bere erantzuna emango dio, erabakia ezarritako irizpideei jarraiki arrazoituz. Prozesu honekin erreklamazio mekanismoari amaiera emango litzaioke, eta ikasleak Hautaketa Batzordearen erabakien kontrako edozein ekintza judizial edo estrajudizial hartzeari uko egingo lioke.

 

Ez da posta arruntez zein elektronikoz edo bestelako bideez iristen den erreklamazio edo komunikaziorik aintzat hartuko.

 

 


 

6) ONURADUNEN BETEBEHARRAK

 

Beken onuradunak honako betebehar hauek dituzte:

 

  1. Bekaren diru-laguntza honen helburuari jarraiki erabiltzea, hots, 1. atalean adierazitako ikasketak burutzeko benetako gastuetan laguntzeko.

  2. Beka ematen duten erakundeen aurrean bekaren esleipenerako edo onurarako ezarritako baldintzak betetzen direla frogatzea.

  3. Beharrezkoa bada, beka eskuratzeko beharrezkoak diren baldintzak modu eraginkorrean betetzen direla egiaztatzeko ekintzak onartzea.

  4. Ikasketa maila bereko edo maila handiagoko titulu akademikoa izatearen edo lortzeko gaitasunaren jazoera aitortzea.

  5. Online plataforma erabiliz (Ikaslearen Eremu Pertsonala - Komunikazioak atala) helburu bera duten beste bekak eskuratu izana jakinaraztea, beste edozein erakunde publiko edo pribatuek emanak.

  6. Online plataforma erabiliz (Ikaslearen Eremu Pertsonala - Komunikazioak atala) matrikularen baliogabetzea, ikastetxean baja ematea edota bekaren esleipenerako baldintzen aldaketa jakinaraztea.

 

6.1. Oinarri legalak onartzea

 

Eskaera aurkezteak eta Repsol Fundazioaren LHrako Beken deialdian izen emateak hautagaiek honako oinarri hauek erabat onartzen dituztela esan nahi du.

 

7) DATUEN TRATAMENDUA

 

Eskatzaileak eskaeran edo bekaren esleipen edo onurarako prozesuan zehar emandako datu pertsonalak, emandako informazioaren bidez zein bidalitako agirien bidez, Datuak Babesteko Espainiako Agentzian inskribatutako Repsol Fundazioaren fitxategi automatizatu bati gehituko zaizkio eta konfidentzialtasun osoz tratatuko dira. Fitxategi honen helburua ikasleentzako beka eta laguntza deialdien kudeaketa da, eta beka deialdiaren inguruko jakinarazpenak posta elektronikoz zein beste bitartekoen bidez bidaltzea.

 

Hautagaiak Deialdia behar bezala kudeatzeko eta bekaren jarraipena egiteko beharrezkoa den heinean, berariazko baimena ematen du bere datuak Repsol Petróleo, S.A. eta Petróleos del Norte, S.A. erakundeei eta horiek Repsol Fundazioari jakinarazteko. Erakundeok trukatzen duten informazioa isilpean tratatu eta soilik klausula honetan ezarritako helburuen arabera erabiliko da. Repsol Petróleo, S.A. eta Petróleos del Norte, S.A. erakundeak bakoitzari dagokion datu pertsonalen fitxategi automatizatuez arduratuko dira. Fitxategiek Deialdia behar bezala kudeatzea, ikasleen hautespen-prozesuen jarraipena egitea eta ikasleei bekak eta laguntzak ematea dute xede.

 

Beken Deialdia amaitutakoan gordetako eta tratatutako datuak ez direla ezabatuko; aitzitik, deialdien historia mantentzeko gordeko dira epe-mugarik gabe.

 

Edozein unetan, eskatzailea aipatutako fitxategietan sar daiteke bere datu pertsonalak kontsultatzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurkaratzeko eskubideak erabiltzeko. Aipaturiko eskubideok doan erabili ahal izango dira ondorengo helbideetara idazkia bidaliz:

 

 

Era berean, hautagaiak bere eskubideak online plataformaren bidez erabili ahal izango ditu (Ikaslearen Eremu Pertsonala - Komunikazioak atala).

 

 

8) PROZESUAREN EGUTEGIA

 

2016/17 ikasturtea

 

Ekintza

Data

Deialdi eta plataforma berriaren komunikazioa eta hedapena

2017ko maiatza/ekaina/uztaila

Eskaerak jasotzeko plataforma irekia

2017ko uztailaren 1etik urriaren 16era

Agiriak zuzentzeko epea

2017ko urriaren 16tik 31ra

Beken esleipenaren jakinaraztea

2017ko azaroaren 2. astea

1. ordainketa

2017ko azaroaren 3. astea

Notak/ikasketa-espedientea bidaltzeko plataforma irekia

2018ko uztailaren 1etik irailaren 30era

2. ordainketa eta hobariaren ordainketa

2018ko uztailaren 1. astea edota iraila/urria