Repsol Fundazioak zeure pribatutasunerako eskubidea errespetatzen du gure webgune zein aplikazioak erabiltzen dituzunean edota gurekin harremanetan jartzen zarenean. Gainera, gure arteko harremana gardena izatea nahi dugunez, azaldu nahi dizugu nabigazioaren bitartez biltzen dugun informazio oro nola jasotzen eta tratatzen dugun, betiere modu seguruan. Cookie Politika honekin jakinarazi nahi dizugu nola erabiltzen ditugun cookie-ak; hortaz, irakurri arretaz Politika osoa, eskaintzen dizkizugun zerbitzuen aukeraketa funtsatua egiteko.

Politika honek ez ditu arautzen hirugarrenen webgune edo aplikazioak, nahiz eta geure webgune eta aplikazioen bidez horietan sartu ahal izan.

Webgunean erabiltzen ditugun cookie-ei buruzko informazio gehiago nahi baduzu, bidali mezua helbide honetara: fundacion@fundacionrepsol.com. Zure datu pertsonalak nola tratatzen ditugun jakin nahi baduzu, irakurri gure Pribatutasun Politika

1. Zer dira cookie-ak?

Gure webgune eta aplikazioek “Cookie” izeneko teknologia darabilte erabiltzaileek nola erabiltzen dituzten jakiteko. Cookie bat da bisitatzen dituzun webguneek une horretan erabiltzen ari zaren nabigatzailera bidaltzen duten testu fitxategi bat, zure bisitari lotutako informazioa biltzeko, adibidez, hizkuntza lehentasunak; horri esker, erabiltzailearen esperientzia hobetu dezakegu, eta webgunean zein aplikazioan nabigazioa erraztu, sartzen zaren hurrengoan erabilgarriagoa izan dadin.

2. Zergatik dira hain garrantzitsuak cookie-ak?

Cookie-ei esker, gure webgune eta aplikazioak erabilgarriagoak dira, zerbitzu hobeak eskaini ahal dizkizugu eta nabigazioa arinagoa eta seguruagoa izango da.

Cookie-ek, besteak beste, honako hauetarako balio dute:

Gogoan izan cookie-ak erabiltzeko baimena ematen badiguzu zure lehentasunei buruzko informazio zabalagoa jasoko dugula, eta zeure interesen arabera pertsonalizatuko dizkizugula webguneak eta aplikazioak. Halaber, gure webguneetan sartzen zaren hurrengoetan, Repsol Fundazioaren bestelako jarduera programa eta proiektuak ere erakutsi ahal izango dizkizugu, baldin eta horien informazioa bilatu baduzu eta, hortaz, interesa duzula uste badugu.

Repsol Fundazioan ez ditugu sortzen zugan, erabiltzailea izateagatik edo beste arrazoiren batengatik, eragin juridikoa izan dezaketen erabaki automatizatuak hartzeko profilik.

3. Nola eman behar diguzu baimena?

Cookie-ak onartzen dituzunean, baimena ematen diguzu aukeratu dituzun cookie horiek erabiltzeko, Cookie Politika honetan adierazitako baldintzetan.

Webgunean 14 urtetik beherakoentzat eskaintzen ditugun jarduera edo programen kasuan, aitak, amak edo legezko tutoreak cookie-en erabilera onartu beharko du, edo berak egokitzat jotzen duen moduan konfiguratu beharko ditu.

4. Nola erreboka dezaket cookie-ak erabiltzeko baimena?

Cookie-ak edozein mementotan desgai ditzakezu esteka honetan.

Halaber, gogorarazten dizugu webgune/aplikazio honetarako zure ordenagailuan instalatu diren cookie-ak blokea edo ezaba ditzakezula nabigatzailearen ezarpenetan. Arakatzaileko "laguntza” botoian informazio zabalagoa irakur dezakezu, nabigatzailea konfiguratzen laguntzeko. Gogoratu Nola konfigura ditzaket cookie-ak? atalean azaldu dizugula zer egin behar duzun cookie-ak desgaitu edo ezabatzeko.

Nabigatzailean cookie-ei lotuta aldatzen dituzun ezarpen guztiak gordeta geratuko dira aldaketa berriak egiten dituzun arte.

5. Nola konfigura ditzaket cookie-ak?

Cookie-en ezarpenak alda ditzakezu esteka honetan.

Halaber, zure nabigatzaileak egun dituen ezarpenak begiratzea gomendatzen dizugu. Bertan onar, blokea edo ezaba ditzakezu webgune/aplikazio honetarako zure ordenagailuan instalatu diren cookie-ak. Arakatzaileko "laguntza” botoian informazio zabalagoa irakur dezakezu, nabigatzailea konfiguratzen laguntzeko.

Hona hemen zer egin behar duzun; kontuan izan prozesua desberdina izan daitekeela nabigatzaile bakoitzean:

Gure webgunea/aplikazioa erabiltzeko ez duzu zertan Beharrezkoak Ez diren Cookie-ak izan; alabaina, cookie horiek desgaitzen badituzu, ezin izango dituzu erabili eskaintzen dizkizugun funtzionalitate guztiak eta, beraz, baliteke geure programa edo jarduera batzuetarako sarbidea mugatuta egotea, erabilgarritasuna murriztea eta erabiltzailearen esperientzia hain pertsonalizatuta ez egotea.

6. Nork erabiltzen ditu Repsol Fundazioaren cookie-ak?

Gogoan izan Repsol Fundazioaren cookie propioez gain hirugarrenen cookie-ak ere erabiltzen ditugula estatistiketarako eta publizitaterako. Hurrengo atalean (Zein motatako cookie-ak erabiltzen ditu Repsol Fundazioak?) ikus dezakezu cookie-ak erabiltzen dituzten hirugarrenen zerrenda.

7. Zein motatako cookie-ak erabiltzen ditu Repsol Fundazioak?

Behean dagoen taulan ikus dezakezu zehatz-mehatz zeintzuk diren erabiltzen ditugun cookie-ak.

8. Eguneratzeak eta aldaketak Cookie Politikan

Repsol Fundazioak Cookie Politika hau alda dezake legedia edo araudia aldatzen bada, edota politika bera hobetzeko.

Cookie Politika honetan aldaketa esanguratsuak egiten baditugu, webgunean ohar bat jarriko dugu, erabiltzailea jakinaren gainean egon dadin.