LH-RAKO BEKAK

TARRAGONA

IKASTAROA 2018/2019

2018/2019 ikasturterako LH beka bat eskatzeko epea amaitu da.

DEIALDIAREN BALDINTZAK

Beka eskatu nahi duten ikasleek honako baldintzak bete behar dituzte:

  1. Eskaera-inprimakia bete, eskatutako agiriak erantsiz.

  1. Honako udalerriren batean kokaturiko ikastetxeetako batean Lanbide Heziketako irakaskuntzan matrikulaturik egotea, aldez aurretik izena eman izatea edo plaza erreserbatu izana: Tarragona, Reus, Valls eta Vila-seca.

  2. 1982ko abenduaren 31 eta gero jaio izatea.

  3. Erdi edo Goi Mailako Heziketa Zikloetako batean (EMHZ edo GMHZ, hurrenez hurren) matrikulatzea ahalbidetzen duten titulu akademikoa izatea nahiz kasuan kasuko sarrera-probak edo egokitze-ikastaroak gainditu izatea. Beka berritzekotan, 2018/19 ikasturtearen aurreko urteko modulu profesional guztiak gainditu izana edo heziketa zikloko bigarren mailan egotea.

  4. Ikastetxean bertan emandako ikastaro osoan matrikulatuta egotea, erregimen arruntean. Ezin izango dute beka eskuratu Lantokiko Prestakuntzarako nahitaezko praktikak (LP), LH Dualeko eta/edo proiektu-modulua soilik egingo duten ikasleek

  5. Ikasturtea errepikatzen ez egotea.

 

Desgaitasunak dituzten pertsonak gizarteratzeko eta laneratzeko Repsol-ek eta bere Fundazioak duten konpromisoari jarraiki, beken % 5 gordeko da % 33ko edo gehiagoko desgaitasun-maila duten pertsonentzat, baldin eta gainerako baldintzak betetzen badituzte.

 

Informazio gehiago behar izatekotan deialdiaren oinarriak legalak kontsultatu

Honako familia profesionalen barneko edozein ikaspen egiten diharduten 20 ikasleei beka emango zaie:

  • Elektrizitatea/Elektronika

  • Fabrikazio mekanikoa

  • Instalazioak eta mantentzea

  • Eraikuntza eta obra zibila

  • Energia eta ura

  • Kimika

  • Informatika eta komunikazioak

  • Administrazioa eta kudeaketa

  • Merkataritza eta marketina

  • Osasungintza

  • Segurtasuna eta ingurumena

20 beka esleituko diraTarragonako, Reus, Valls eta Vila-seca ikastetxeetako heziketetan matrikulatutako ikasleentzat.

Honakoak eskaintzen dira:

  • Erdi-mailako heziketa zikloentzako (EMHZ) 5 beka, bakoitza 800 €-ko zenbatekoarekin

  • Goi-mailako heziketa zikloentzako (GMHZ) 15 beka, bakoitza 800 €-ko zenbatekoarekin

 

Beka hauek izaera publiko edo pribatuko instituzio edo erakunde publiko batek esleitutako beste bekekin bateragarriak dira, baina ikasleak horren berri eman beharko du.

Eskatzailea aldez aurretik web orrian erregistratuko da, online inprimakia eskuratu eta eskaera bete ahal izateko. Bertan, honako agiriak sartuko dira PDF edo irudi (.jpg, .gif) formatuan eta fitxategi bakoitza ezingo da 2 MB baino handiagoa izan:

 

  1. Matrikula, aldez aurretiko izen-ematea edo plaza-erreserba adierazitako udalerrietako ikastetxeren batean.

  2. Heziketa-zikloan sartzea ahalbidetzen duten ikasketak egin diren ikastetxeak jaulkitako ikasketa-espediente ofiziala edo Heziketa Zikloko bigarren mailan egonez gero, aurreko urteko notak

  3. NANa edo AIZa

 

Aurreikusitako kasuetan egokia izatekotan, honako dokumentuak eskaneatu eta erantsiko dira:

 

  1. Familia-liburua

  2. Desgaitasun-ziurtagiria (% 33koa edo handiagoa)

  3. Aitaren, amaren, bien edo tutoreen langabezia-ziurtagiria(k)

  4. Ikaslearen langabezia-ziurtagiria

  5. Erretiro-prestazioren ziurtagiria(k)

  6. Beste beka bat lortu izanaren ziurtagiria

 

 

Informazioa eta erantsitako dokumentazioa kontu handiz berrikustea gomendatzen dugu; izan ere, eskaera bidali eta gero ezingo da aldaketarik egin edo dokumentazio gehiagorik erantsi.

 

Gogoratzen:

Soilik online plataformaren bidez bidalitako dokumentazioa onartuko da.

 

Ez da posta arruntez zein elektronikoz edo bestelako bideez iristen den eskaerarik aintzat hartuko.

 

Ez dira onartuko oinarri hauek erabat jarraitzen ez dituzten eskaerak. Bertan zehaztutako baldintzak betetzen ez dituzten hautagaiak, bai eta eskatutako datu guztiak eman ez dituzten, eskatutako dokumentazioa erantsi ez duten edo eskaera modu okerrean edo datu faltsuekin bete dituzten eskatzaileak ere deuseztatuko dira.

 

Ikasleak izena ematean aurkeztutako datuen eta dokumentazioaren egiazkotasunaren ardura hartzen du; bestela, horien zehaztasunik ezen nahiz aurkakotasunen ondorioz sor litezkeen erantzukizunak bere gain hartu beharko ditu.

 

Emandako datuak faltsuak badira, lehen aipatutako agiriren bat falta bada edo horietakoren batean forma-akatsen bat badago, eskaera bertan behera geratuko da.

 

Eskaera aurkezte hutsak honako Lanbide Heziketarako Beken Deialdiko Oinarri Legalak guztiz eta erreparorik gabe onartzen dituzula esan nahi du. (enlace al pdf Bases Legales)

 

Aurkezpen epea

Eskaera aurkezteko epea 2018ko uztailaren 2etik urriaren 16era izango da.

 

Bekaren eskaera zehaztutako epealdiaren barne egin beharko da eta epe horretatik kanpo edo esandako beste bideak erabiliz bidalitako eskaerak deuseztatuko dira.

Beken hautaketa eta esleipen prozesua konkurrentzia lehiakorreko erregimenean aurrera eramango da. Hori dela eta, inskripzio guztiak aldi berean eta irizpide berberak erabiliz ebaluatuko dira, aurkeztutako ikasle guztiak aukera berdinak dituztelarik.

 

Beken esleipenerako irizpideak

Beken esleipena puntuazio sistema baten arabera egingo da, eta xehetasunez Oinarri Legalak atalean kontsultatu daiteke

OHIKO GALDERAK

Beka bi epetan ordainduko da: lehen epea azaroan, 300 eurokoa, eta bigarrena hurrengo urteko urrian, 500 eurokoa, ikasleak heziketa-modulu guztiak gainditu dituela egiaztatzen duen ikasketa-espedientea bidali ostean. Ahal izanez gero, ordainketak banku-transferentzia bitartez egingo dira, bidalitako agiriak originalak diren egiaztatu ondoren.

Baldintzetako bat 1982eko abenduaren 31 eta gero jaio izatea da, hots, 2018an 35 urte edo gutxiago izatea.

Ikasketa-espedientearen batez besteko nota kalkulatzea: Erdi Mailako Heziketa Zikloan (EMHZ) edo Goi Mailako Heziketa Zikloan (GMHZ) sartzeko ikasleek lortutako ikasturte amaierako zenbaki-kalifikazioekin kalkulatzen da, 0-10 bitarteko eskalan eta baremo honen arabera:

  • Ohorezko matrikula: 10 puntu
  • Bikain: 9 puntu
  • Oso ongi: 7,5 puntu
  • Nahiko edo gai: 5,5 puntu
  • Gutxi, aurkeztu gabea edo ez-gai: 2,5 puntu
  • ez da Erlijioa irakasgaia kontuan hartuko, ezta zenbaki-kalifikaziorik ez duten irakasgaiak ere (gai, baliozkotuta, salbuetsita).

Batez besteko nota aritmetikoa = erdietsitako puntuak guztira zati irakasgai kopurua (bi hamartarrekin).

Agiri hauek bidali beharko dira, PDF edo irudi (.jpg, .gif) formatuetan. Fitxategi bakoitza ezingo da 2 MB baino handiagoa izan.

  • Matrikula, aldez aurretiko izen-ematea edo plaza-erreserba adierazitako udalerrietako ikastetxeren batean.
  • Heziketa-zikloan sartzea ahalbidetzen duten ikasketak egin diren ikastetxeak jaulkitako ikasketa-espediente ofiziala.
  • NANa edo AIZa.

Eta aurreikusitako kasuetan hala badagokio:

  • Familia-liburua
  • Desgaitasun-ziurtagiria (% 33koa edo handiagoa)
  • Aitaren, amaren, bien edo tutoreen langabezia-ziurtagiria(k)
  • Ikaslearen langabezia-ziurtagiria
  • Erretiro-prestazioren ziurtagiria(k)
  • Beste beka bat lortu izanaren ziurtagiria

  • Helburu bererako beste beka batzuk lortzea, edozein administrazio, erakunde publiko edo pribatuk esleituta ere.
  • Matrikula bertan behera uztea edo ikastetxean baja hartzea.
  • Beka esleitzeko unean aintzat hartutako baldintzak edonola aldatzea.

Komunikazioak erabiltzailearen kontuaren bitartez egingo dira, “Komunikazioak” atalean.

Ikasleak izena ematean aurkeztutako datuen eta dokumentazioaren egiazkotasunaren ardura hartzen du; bestela, horien zehaztasunik ezen nahiz aurkakotasunen ondorioz sor litezkeen erantzukizunak bere gain hartu beharko ditu. Emandako datuak faltsuak badira, eskaera bertan behera geratuko da; dagoeneko beka esleitu bada edota diru-laguntza eman bada, esleipena baliogabetu eta ikasleak jasotako zenbatekoa itzuli beharko du, bai eta kasuan kasuko berandutze-interesak ere.

Bai, beste edozein bekarekin bateragarria da; hala ere, ikasleak horren berri eman beharko du online inprimakian.

  • Beka bat eskatu.
  • Eskaeraren egoera kontsultatu.
  • Edozein gorabeheraren berri eman.
  • Eskatutako agiriak erantsi.
  • Kontsulta bat egin edo laguntza eskatu.

Ikasleak izena ematean aurkeztutako datuen eta dokumentazioaren egiazkotasunaren ardura hartzen du; bestela, horien zehaztasunik ezen nahiz aurkakotasunen ondorioz sor litezkeen erantzukizunak bere gain hartu beharko ditu. Emandako datuak faltsuak badira, lehen aipatutako agiriren bat falta bada edo horietakoren batean akatsen bat badago, eskaera bertan behera geratuko da; eta dagoeneko beka esleitu bada edota diru-laguntza eman bada, esleipena baliogabetu eta ikasleak jasotako zenbatekoa itzuli beharko du, bai eta kasuan kasuko berandutze-interesak ere.

Edozein gailutatik; plataforma, gainera, AA erabilerraztasun-mailara egokituta dago.

Bai, 2016ko deialdian beka jaso duela azaltzen duen ziurtagiria eska dezake ikasleak. Plataformaren “Komunikazioak” atalean eskatu eta posta arruntez bidaliko da.

“Berreskuratu pasahitza” atalean berreskura daiteke.

Ikasleak eskaera bidali izanaren baieztapena jasoko du posta elektronikoaren bidez.

Ikasleak ez du beken ordainketaren bigarren zatia jasoko, 500 eurokoa, alegia.

Ikasleak bi epetan jasoko du bekaren ordainketa: lehenengoa azaroan eta bigarrena hurrengo urteko urrian, ikasleak heziketa-modulu guztiak gainditu dituela egiaztatzen duen ikasketa-espedientea bidali ostean.

Horrez gain, 2018ko deialdian beka jaso duela azaltzen duen ziurtagiria eska dezake ikasle bekadunak.

Bai, kontsultatu daiteke, baina ezin izango da inola ere aldatu.

Ikasleari posta elektronikoaren bidez jakinaraziko zaio aurre-esleipena. Jakinarazpena jasotakoan, ikasleak Onarpen Agiria sinatuta eta eskaneatuta bidali beharko du, gehienez 5 eguneko epean. Agiri hori aipatutako epean jaso ezean, beka jasotzeko eskubidea galduko da. Ikasleak beste mezu elektroniko bat jasoko du, oraingoan bekaren esleipen formalaren berri emateko.

Ikasleak banku-txeke izenduna jasoko du aipatutako zenbatekoen truke. Txekea eskaera-inprimakian adierazitako helbidera bidaliko da posta arruntez.

Ez da Deialdiaren oinarriei modu hertsian jarraitzen edo “Erantsi beharreko agiriak” atalean zehaztutako agiri guztiak ez dituen eskaerarik onartuko. Aipatutako agiriren bat falta bada edo horietakoren batean forma-akatsen bat badago, eskaera bertan behera geratuko da.

Programaren kudeatzaileekin jar zaitezke harremanetan HelpDesk zerbitzua erabiliz.

Erreklamazioak online plataformaren bidez aurkeztuko dira (Ikaslearen Eremu Pertsonala - Komunikazioak atala), idazki bat Hautespen-batzordeari helaraziz. Erreklamazioak aurkezteko epea komunikazio-mezua jaso eta 5 egun baliodunekoa izango da.

Ikasleak beka eskatzeko arrazoien azalpena.

Ez da posta arruntez zein elektronikoz edo bestelako bideez iristen den eskaerarik aintzat hartuko. Online plataformaren bidez egindako eskaerak soilik onartuko dira.

Zure Eremu Pribatua edo HelpDesk-a erabil ditzakezu zure zalantza helarazteko.

Bai, baldin eta ikasleak oinarri legaletan xedatutako baldintzak betetzen baditu.

Beka eskatzeko, hurrengo udalerrietako batean kokaturiko ikastetxeetako batean matrikulaturik egon, aldez aurretik izena eman edo plaza erreserbatu beharko da: A Coruña, Arteixo, Cartagena, La Unión, Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbena, Puertollano, Tarragona, Reus, Valls eta Vila-seca.

2018ko uztailaren 2tik urriaren 16era bitartean aurkez daiteke eskaera.

2018ko urriaren 16era arte.

Bai, baina ikasleak horren berri eman beharko du online inprimakian.

becasfp.fundacionrepsol.com webgunean eskuragarri dagoen inprimakia bete behar da eskaera egiteko.

Ez, ikastetxean bertan emandako ikasturte osoan matrikulatuta egon beharko du ikasleak, erregimen arruntean.

Ez, ikastetxean bertan emandako ikasturte osoan matrikulatuta egon beharko du ikasleak, erregimen arruntean.